"Working class kids sing loud & clear, let the nation know we're here!
Working class kids sing loud & clear, sound of the truth no one wants to hear!"

lunes, 3 de mayo de 2010

Never Surrender taldeari erasoa

Erasotzaileak zeintzuk diren kontutan hartu gabe argi dago horrelako portaera faxistek ezin dutela tokirik izan Euskal Herrian. Aurretik Des-kontrol taldea ere erasotua izan ostean gauza bat argi dago: Egoera hau nolabait gelditu behar da, zerbait larriagoa gertatu baino lehen. Momentuz blog honetatik gure elkartasun osoa Never Surrenderri!

Albistea:


Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen

Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen atzo Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk erasotu egin zituzten.

Gaztetxearen atarian izan zen erasoa, taldeko abeslari Andoni Iñurritegi eta Mikel Arriaran gitarra jolearen kontra. Euren bi autoak gaztetxe aurrean uztera zihoazen taldearen musika material guztia bertan sartzeko. Bada, autoen barruan zihoazela kontzertua ikusten egon ez ziren 15 bat ezezagun inguratu eta Iñurritegik zer gertatzen zen galdetzeko lehiatila zabaldu zuenean, ukabilkada bat eman zioten inongo esplikaziorik eman barik. Hala, autoak itxi eta nola edo hala aurrera egiten saiatu ziren. Orduan erasotzaileek bi autoen kontra egin zuten; bi autoen aurreko kristalak hautsi zituzten, baita atzerako ispiluren bat –erretrobisorea– ere. Gaztetxeko kideak irten zirenean erasotzaileek korrikan egin zuten ihes.

Erasoaren ostean taldekideek salaketa jarri zuten. Talde arrasatearrak ez du erasoa nondik etorri den ulertzen, ez dute-eta sekula inongo mehatxurik eta arazorik izan. Ez dute adierazpenik egin gura izan; gaur Azpeitiako Txarrantxa tabernan eskainiko duten kontzertuarekin aurrera egingo dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario