"Working class kids sing loud & clear, let the nation know we're here!
Working class kids sing loud & clear, sound of the truth no one wants to hear!"
Mostrando entradas con la etiqueta Bardulia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bardulia. Mostrar todas las entradas

jueves, 23 de diciembre de 2010

Breaking Rules Fanzinea, 1. alea!!!!




Bueno, atera da Barduliako fanzine berriaren lehen alea! Ale honetan Mary ('69 skingirl-a). Vondanikens Tarragonakoak eta Herri Guda goierritar gazteak elkarrizketatu ditugu, eta honetaz gain kontzertutako kronikak eta diska kritikak ere badaude besteak beste. Gabonetako oporretan Gipuzkoatik zabaltzea espero dugu, momentuz Bergaran badaude, Arranoan eta Gaztetxean, eta laister Hiruki (Beasain), Txarrantxa (Azpeitia) eta Skizo (Donostian) izatea espero dugu. Toki gehiagotara heltzean abixatuko dugu. Hemen duzue gabonetarako erregalotxoa!!!


Bueno, ya ha salido el primer numero del nuevo fanzine bardulo! En este numero entrevistaremos a Mary (skingirl '69), los tarraconenses Vondanikens y a los jovenes de Herri Guda, ademas de criticas de discos y conciertos. Esperamos repartirlo por Gipuzkoa estas navidades; en Bergara estan en el Arrano y el Gaztetxe y pronto esperamos tenerlo en Hiruki (Beasain), Txarrantxa (Azpeitia) y Skizo (Donostian). Avisaremos cuando llegue a otros sitios. Aqui teneis un regalito para navidades!

Para contactar: breakingrules69@gmail.com

viernes, 25 de junio de 2010

domingo, 20 de junio de 2010

Heldu da Kaleko Mobida irratsaioari agur esateko ordua, eta modu berean Barduliaren beste zatitxo txiki bati esaten diogu agur. Bestalde esan ez dela behin-betiko agurra, egileak atea zabalik uzten baitu erreleboa hartu nahi duen edonorentzat, beraz animatu! Eskerrikasko Kaleko Mobida!

Aupa peña!!!

Ailegatu da Kaleko Mobida irratsaioari agurra emateko eguna. Nik (Ijurkok), behintzat, ez det jarraituko Info7 irratiarentzat astero ordubeteko saio hau egiten. Atea irekita dauka, hala ere, testigua hartu nahi duenak. Horretarako lasai jarri nerekin kontaktuan eta ahal dedan heinean lagunduko diot egile berriari. Nere aldetik, ekainaren 16ean eta 23an izango dira azken saioak, eta San Joan sura botako dut irratsaio eta berau egiteko behar izan ditudan tresna guztiak, Hernaniar zintzo gisa eta usadioak agintzen duen bezala…jeje

Saioa 2006ko azaroan hasi zen. Pepino eta biok, Koldo Otamendi “Kojo”ren laguntzaz Info7 irratiko arduradunei gure asmoa azaldu genien: Euskal Herriko Punk-oi! musikari buruz saio bat egitea, gorakada haundia izaten ari zen musika honi komunikabideetan merezi zuen tokia emateko. Baietz erantzun ziguten eta martxan hasi ginen. Eskerrak eman behar dizkiegu gu bezalako “esperientziadun irratigizon”engan konfiantza jartzeagatik.

3 urte t’erdi hauetan gonbidatu eta kolaboratzaile asko izan ditugu. Talde batzuk gure saioa erreferente hartu dute eta baita punk-oi! zale mordoxka batek ere. Horrekin gure helburua bete dugu eta oso pozik gaude horregatik. Hernaniko Molotoff irratia izan da irratsaioaren egoitza eta han grabatu izan ditugu, ahal bezala, zuek “podcast” bidez entzundako saioak, denboraldi honetan 30 eta hasi ginenetik 100dik gora. Eskerrik asko hauei ere.

Baina hasi ginenean ilusioa handia genuen moduan, hau itzaltzen joan da eta jada ez gaude hain sartuta punk-oi! mugimenduan eta indarrik ere ez daukagu asteroko saio bat egiteko konpromisoarekin jarraitzeko. Ziklo baten bukaera, beste eginkizun batzuetarako denbora gehiago, arnas pixka bat hartu beharra…hori dena elkartu da saioa egiteari uzteko erabakian. Hasi bezala proiektuei bukaera eman behar zaie eta gureari iritsi zaio ordua.

Ezin ditugu ahaztu saioko kolaboratzaileak eta beraiei agur bero bat: Ekaitzbond, Wilkin, Pepino eta Kojo, eta besarkada bat baita ere saioa entzun edo bertan parte hartu duzuen talde eta lagun guztiei.

Azkenik, animatu nahi ditut gaurko bloglari, fanzine egile, talde etab. Aurrera egiteko eta jarraitzeko beste batzuk hasitako bidea. Ez utzi garra itzaltzen!!!

lunes, 18 de enero de 2010

Barduloak? Ze Bardulo?

Barduliarrak antzinan Euskal Herriko tribuetako
bat ziren, Gipuzkoako gune batzuetan bizi zirenak.
Ptolomeoren hitzetan, gaur egungo ia Gipuzkoa osoan
eta Arabako ekialdean bizi ziren, ekialdeko baskoien
eta mendebaldeko karistiarren arteko lurraldean.
Tito Livio, Estrabon eta lehen aipaturiko Ptolomeo
geografo, historialari eta berriemaile erromatarrek
antz handiko izen desberdinez aipatu zituzten
barduliarrak (Bardyétai izena emanez).



Estrabonek ematen dituen berrien arabera, barduliarrak euskaraz hitz egiten zuten; gehienbat, abelazkuntzatik eta fruituak biltzetik bizi ziren; emakumezkoak paper garrantzitsua jokatzen zuen haien gizartean eta, familiartean bezala, dantzak eta bazkariak elkarrekin egiten zituzten; adineko pertsonenganako begirune handia omen zuten. Gerlariek bere buruaz beste egiten zuten haginaren hosto pozointsuak hartuz etsaiak ez harrapatzeko. Gipuzkoako armarrian haginak agertzen dira, honen oroimenez. Horrez gain armarri horretan "Fidelissima Bardulia Nunquam Superata" inskripzioa ageri da.



Beraien jatorriari begira hipotesi nagusia jatorri
zeltiberoa
zutenekoa da, autrigoi eta karistiarrekin
batera. Ez da uste
beraz, baskoien gertukoak
zirenik. Hauek Bidasoatik ekialdera
bizi ziren eta
barduloak mendebaldera. Hala ere muga eta
datu
hauen zehaztasuna zalantzan jar daiteke, kronista

erromatarren datuak ez bait dira batere zehatzak. Hala ere
erromatarren inperioa erori zenerako ia ez zegoen
ezberdintasunik baskoien eta gainontzeko "euskal-tribuen"
artean eta baskoi deituak izan ziren guztiak.

Geroago, VI. eta VII. mendeetan izen honekin ezagutu zen
ondoren Gaztelako erresuma izango zen lurraldea, eta gaur
egun berriz, esan beharrik ez dago zer den Bardulia... eta ez dakienak
eman dezala Zumaiatik buelta bat Otsailak 20an...