"Working class kids sing loud & clear, let the nation know we're here!
Working class kids sing loud & clear, sound of the truth no one wants to hear!"

miércoles, 27 de enero de 2010

Lotsagarria

Aurreko ostiralean Des-kontroli egindako erasoa guztiz onartezina da. Batzuek faxistak ikusi nahi dituzte ez dauden tokian, benetako faxistak beraiek direla konturatu gabe (Beraien jokaerek behintzat hori erakusten dute). Des-kontrolek Euskal Herriaren alde askoz lan handiagoa egin du sasi-komunista guzti horiek batera egindakoa baino, eta horren erakusgarri dira Euskal Herri osoko sektore abertzale eta ezkertiarretatik taldeak jaso duen babesa.

Bestalde are lotsagarriagoa iruditzen zait erasotzaile berberak des-kontroleko kamisetadun mutikoak jotzen ibiltzea. Izan ere Des-kontroleko kideak behintzat defenditu egin daitezke akusazioen aurrean, baina zer justifikatu behar du Des-kontrolen musika gustatzen zaion mutikoak?

Espero dut jende honek egun baten ulertuko duela bide honetatik ez garela iñora helduko, eta egoera okertu soilik egingo dela.

ANIMOAK DES-KONTROLI!

No hay comentarios:

Publicar un comentario